45 piezaz osaturiko bilduma eder honetan, bere jakintza zabala eta begirada zorrotza erabiliz, beste horrenbeste bidaia harrigarri egitera gonbidatzen gaitu Txilikuk, denboran zehar eta ezpazioan barrena, mundu erreal nahiz ametsezkoetan gaindi: Grezia eta Erromako mitologiak, Txinako poemak eta Arabiako lurrinak, animalia misteriotsuak zein landare bitxiak, liburu zaharren orri artetik erreskataturiko pasadizo xelebreak eta kondaira gogoangarriak, garai bateko ohitura galduak eta tresna ahaztuak…
Hango eta
hemengo historia eta istorioen artetik, baina, bat nagusitzen da: gizakiak
imajinatu (eta batzuetan gauzatu) dituen zeruak eta infernuak, paradisuak eta
haien ifrentzuak, simetria joko batean bezala asmatu izan ditugun utopia
desiragarriak nahiz distopia beldurgarriak, denak ere egilearen umore sotil eta
gizatasun sakonaren bahetik pasata; erudiziotik harago, maitasun eta
maisutasunezko arrastoa uzten duen ariketa literario batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina