2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

MIKE. ANDREW NORRISS

 Floyd teniseko izar gazte bat da. Txikia zenetik, errutina bakarra baino ez du ezagutu: entrenatzea, partidak jokatzea eta onena izaten saiatzea.

Baina gauza arraro bat gertatzen ari da. Mutiko bat agertzen hasi zaio, beste inork ikusten ez duena: Mike. Behin eta berriro agertzen zaio Floydi tenisean ari denean, eta jokoa galarazten dio. Floydek zera argitu behar du: Mikek zer nahi duen eta zer esanahi ote duen horrek berarentzat, eta norantz ote doan bere bizitza.

Floydek baditu antzekotasunak
Jessicaren itzalaren Francesekin, eta denbora pasatu nahiko duzu halako aire bitxia eta bakartia duen tenislari trebe honekin.

“Ez baita erraza gure ametsa aurkitzea, batzuetan, bidea erakutsiko digun norbait behar izaten dugu.

Istorio ederra eta hunkigarria, noizbait bide okerretik doazela sentitu duten horientzat.

Andrew Norriss Whitbread (orain Costa) sariaren irabazlea da, eta Aquilaren idazlea. Andrewek telebistan hasi zuen idazle ibilbidea eta helduentzako eta haurrentzako telebista saio bikainak idatzi ondoren (besteak beste Matt’s Million eta Aquila bere lanen dramatizazioa), orain nobelak idazten dihardu. Duela gutxi irakurle gaztetxoentzat idatzitako Archie serieak argitaratu zituen David Fickling Booksekin.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

LA VOZ DEL PUEBLO. TELESFORO MONZÓN.

Este libro vio la luz a un año de la muerte del político, escritor, poeta y músico bergararra Telesforo Monzon. Cuarenta años después rescat...