Andoni Isok bere andregaia akabatu zuen Donostian, anker eta hotz, baina Ertzaintzak ezin izan zuen haren aurkako frogarik topatu. Handik urte batzuetara, berriz, beste emakume bat hil eta desagerrarazi duela dirudi, Nafarroan, baina neskaren gorpurik ez da inon ageri, eta hilotzik ezean ezin hilketarik egotzi.
Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea jo eta su
saiatuko da, bere talde osoarekin, kasua argitzen eta Isoren akatsen bat
harrapatzen, baina, susmoak eta arrastoak pilatu arren, ikerketak aurrera egin
ahala, misterioa argitu ordez, mataza nahasia are gehiago loditzen eta
korapilatzen doa.
Asiain inspektorearen kasu berri bat,
misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina