2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

GELTOKIAK IZARRETARA. JABIER MUGURUZA.

 Leiho bat zabalik-ekin (2017) pauso arriskatu bezain interesgarria eman ostean, Jabier Muguruzak atzera begiratu du Geltokiak izarretara lanean. Beretzat garrantzitsuak izan ziren/diren beste artista batzuen kantuak berreskuratzeko asmoarekin. Eta aurkezpen ezin ederragoa duen disko-liburu honetan —azken pista Bernardo Atxagaren testu bat da—, bereak bihurtu ditu Muguruzak lotura jakinik ez duten kantu ezagun eta ez hain ezagunak: Antzinako bihotz (Mikel Laboa), Zaharra zara Bilbo (Gari), (H)erra kanta (Anari), Berreziketaren zailtasunari buruz (Ruper Ordorika), Ilun-ikarak (Imanol)... Disko osoari batasuna dario, baina kantu bat nabarmentzekotan, Hemen izango bazina (Negu Gorriak) aipatu behar, arrazoi emozional agerikoak tarteko.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

LA VOZ DEL PUEBLO. TELESFORO MONZÓN.

Este libro vio la luz a un año de la muerte del político, escritor, poeta y músico bergararra Telesforo Monzon. Cuarenta años después rescat...